lunes, 8 de julio de 2013

ARRAKASTA BERRI BAT ZARAUZTARRA TALDEARENTZAT, LEZON

2013KO UZTAILAREN 7A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igandekoa, beste egun borobila izan zen Zarauztarra taldeko txirrindulari kadeteentzat. Bolada onak jarraitzen du, haizea alde dutela dirudi edo mailara oso ondo egokitu direla esan dezakegu. Zarauztarrak, lasterketako bi lehenak izan ziren , laugarren aldiz lortzen dutelarik aurtengo denboraldian. Lezon, Aratz Olaizola izan zen garailea eta Jokin Aranburu bigarrena. Gainera, Joseba Uzkudunekin batera, taldekako sailkapena ere irabazi zuten.

          
         
            Udara iritsi da. Beroa zen nagusi arratsaldeko lauretan Lezon, eta Gipuzkoako eta Bizkaiako 105 txirrindulari bildu ziren 54 km zituen ibilbide goraberatsuari ekiteko. Gaintxurizketako gaina hiru aldiz igaro behar zuten, eta Oiartzun aldeko bira bi aldiz. Nahiko gogorra izan zen lasterketa, eta 53 txirrindulariek amaitu zuten proba.
            Gaintxurizketako bigarren pasaran sortu zen eguneko ihesaldia, hamaika mutilez osatua eta hoien artean ziren, Aratz eta Jokin. Azken lasterketetan bezala, adi dabiltza zarauztarrak ihesaldi erabakikorretan sartzen.
            Helmugara iristeko bost bat kilometro geratzen zirenean, Oiartzun inguruan, Aratz ihesaldiko taldetik aurreratu zen eta bakarrik joan zen Lezoraino, garaipena lortuz. Ondoren, taldearen buru, Jokin iritsi zen. Josebak bere aldetik, lasterketa ona burutu zuen, tropelean ondo kokatuta helmugaratuz.

SAILKAPENA

1. Aratz Olaizola (Zarauztarra) 1:18:21
2. Jokin Aranburu (Zarauztarra) 16 seg
3. Jokin Alberdi (Andoaingo) db
30. Joseba Uzkudun (Zarauztarra) 2 min 19 seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Zarauztarra 3:57:38
2. Andoaingo 24 seg

3. Limousin 1 min 38 seg   

No hay comentarios: