miércoles, 10 de julio de 2013

Beroa nagusi Mendaron

Beroak gainditu zuen Zarauztarra joan den larunbatean Mendaron eta ondoezik erretiratu behar izan zuten Asier eta Oxelek. Lasterketa hasieran Asierrek ihesialdian parte hartu zuen  eta Oxel haren atzetik irtendako bigarren taldean ibili zen baina gero, biek, bigarrenez Osintxura zihoazela, lasterketa utzi behar izan zuten. Kepak aldiz, lasterketa txukuna egin eta 30. amaitu zuen, Mendaro eta Osintxu artean bi itzuli egin eta ondoren Kalbarioak bitan igo ondoren, lehenik Sasiolatik eta jarraian berriz Ibiritik barrena.

Aurreko astean berriz Ezkio-Itsason izan ginen. Hiru gain igo behar izan zituzten orduan: Eizaga, Atagoiti eta Gabiria.

Sailkapenak:

 Mendaro:  84 km.,104 txirrindularik parte hartu, 70 sailkatu, 36.99 km/h
1.Xabier San Sebastian Limousin                        02:16:16
2.Fernando Barcelo      Specialized-F.A.Cont.      d.b.
3.Alex Aranburu           Caja Rural                      d.b.
30.Kepa Iribar            Zarauztarra                   02:21:57

Ezkio-Itsaso: 77 km., 66 txirrindularik parte hartu, 42 sailkatu, 37.32 km/h
1.Jon Madariaga              Limousin             02:03:48
2.Ahetze Arratibel           Caja Rural           02:05:10
3.Jon Ander Unanue        Buruntzazpi          02:05:18
37.Asier Arana              Zarauztarra        02:10:43
40.Kepa Iribar               Zarauztarra        02:10:43

No hay comentarios: