domingo, 22 de septiembre de 2013

JOKIN ARANBURU ETA ARATZ OLAIZOLA, PISTAKO ESPAINIAKO TXAPELDUNAK, TALDEKAKO ABIADURA PROBAN

2013KO IRAILAREN 13,14,15


Joan den asteburuan, Espainiako pista txapelketak jokatu ziren Madrilgo Galapagar belodromoan.  Zarauztarra txirrindulari taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola,  Euskadiko selekzioarekin izan ziren bertan. Oreretako Endika Mendizabal ekin batera,  taldekako abiadura proban lehiatzeko hirukotea osatu zuten. Sailkapeneko txandan, denbora onena egin zuten eta finalean, Balear Uhartetako selekzioa gainditu zuten, oraindik eta denbora hobea eginaz, 50,056 seg, Espainiako kadete mailako marka  berria ezarriz.
Urrezko domina  honez gain, zarauztar bikoteak, bakarka, beste bost lortu zituen. Jokin Aranburuk, zilarrezko hiru bereganatu zituen, Scratch, bakarkako jazarpen proban(2Km) eta 500 m tan. Bere aldetik, Aratz Olaizolak brontzezko bi domina lortu zituen, abiadurako proban eta 500m tan.
Asteburua, ostiraletik igandera, gogorra izan zen txirrindularientzat, eta baita ere gurasoentzat, bizitzen den tentsioa ez baita makala izaten. Hala ere, denak gustura itzuli ziren Zarautzera, non Azken Portuko auzoan, bertako jarraitzaileek, ezusteko harrera hunkigarria egin zieten, zarauztar txirrindulari bikote bikain honi.


Gizonezko kadete mailan, Espainiako hamaika elkarte autonomoetako 60 txirrindulari inguru elkartu ziren Madrilgo Galapagar belodromoan. Denera zortzi proba zituzten lehiatzeko. Zarauztarrak, bien artean, hauetako zazpitan hartu zuten parte:

BAKARKAKO JAZARPEN PROBA (2KM)
Sailkapen proban, 2. denborarik onena egin zuen Jokinek,2:24.563, berarentzat inoiz egindako markarik onena, baina Balear Uhartetako Xavier Canellasek ( iaztik egina zuen holako denbora), hegan egin zuen,2:21.655, Espainiako markarik onena ezarriz. Benetan espezialista da proba honetan mutil hau, ondo hasi eta hobeto bukatzen du.


Finalean, 1. eta 2. postua jokatzerakoan, bat bestearen aurrean, aurreko denbora berdintsuak egin zituzten. Nahiz eta Jokinek aurrea hartu lehen kilometroan, Canellasen erregulatzeko ahalmena agerian gelditu zen, bukaeran  indartsu amaituz.


1.       Xavier Canellas (Balear Uharteak) 2:22.192  Urrea
2.       Jokin Aranburu (Euskadi) 2:24.161  Zilarra
3.       Vicent Roig (Balear Uharteak) 2:25.293  Brontzea                                                                  


ABIADURA PROBA
                Sailkapenerako, abiadan hasita 200m egiten dituzte denborak hartuz. Aratzek 2. denbora onena egin zuen, 11.838 seg, Valentziako Mikel Montororen atzetik, 11,766 seg .


Final zortzirenetatik hasi eta hiru itzuliko bien arteko esprintak irabaziz, aurrera egin zuen Aratzek , final erditaraino. 200mtan 3. denbora onena egin zuen Alejandro Martinez (Valentzia) izan zuen arerio finalerako azken koskan. Lehenengo esprinta valentziarrak irabazi zuen, bigarrena Aratzek eta berdinketa haustea  ere Aratzen aldekoa izan zen, baina, valentziarraren teknikoa epaileengana hurbildu zen kexaren bat azaltzera. Dirudienez,  azken esprintean ari zirela, Aratz zihoan esprinteko eremutik lehen  eta marra gorritik irten omen zen. Kamarako irudiak ikusi eta araudia aplikatuz, Aratz, finaletik kanpo utzi zuten.
Jokoan, 3. eta 4. posturako lehia izan zuen Aratzek eta erraz lortu zuen brontzezko domina.
1.       Mikel Montoro (Valentzia)  Urrea
2.       Alejandro Martínez (Valentzia)  Zilarra
3.       Aratz Olaizola (Euskadi)  Brontzea


SCRATCH
Jokin eta Aratz, biak sailkatu ziren finalerako. 5kmko karrera, 20 itzuli, eta esprinta.


Hasieratik ikusi zen Xavier Canellas eta Jokinen arteko markaketa. Canellasek tropeletik salto egin zuen eta Jokin joan zen beregana neutralizatuz. Ondoren Aratzek alde egin zuen, tropelarekiko tartea lortuz baina itzuli batzuen ondoren denak elkartu ziren. Azkenean esprintean erabaki zen proba, Canellas balearrarentzat izan zen garaipena. Jokinek ezin izan zion gainditu azken metrotan eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
1.       Xavier Canellas (Balear Uharteak)  Urrea
2.        Jokin Aranburu (Euskadi) Zilarra
3.        Oscar Pastor (Valentzia)  Brontzea
4.       Aratz Olaizola (Euskadi)

500 M  ERLOJUPEKOA
Bi zarauztarrak parte hartu zuten proba honetan, bi itzuli pistari, irteerak garrantzi handia duelarik. Lehenengo hiru postuetan berdintasuna izan zen nagusi,  segundoko bi hamarren izan zen lehena eta hirugarrenaren arteko aldea, hauetako edozeinek irabaz zezakeen. Aipatu lehen itzuli azkarrena, Jokinena izan zela, 19,626 seg.  Biak podiumean izan genituen.


1.       Alejandro Martínez (Valentzia) 35,004 Urrea
2.       Jokin Aranburu (Euskadi) 35,075  Zilarra
3.       Aratz Olaizola (Euskadi) 35,193  Brontzea

TALDEKAKO ABIADURA
Proba hau berezia zen zarauztar bikotearentzat. Iaz, txapeldunak izan ziren Jon Asueta bizkaitarrarekin batera, 51,766 seg. ko , denbora eginaz. Aurten, Endika Mendizabal Oreretarrak osatu zuen hirukotea.


Sailkapenean, denborarik onena Euskadiko taldeak egin zuen, 50,499 seg, iazko marka hobetuz eta finalerako txartela lortuz.


Finalean, oraindik eta denbora hobea eginaz , 50,056 seg, Balear Uhartetako hirukotea gailendu zuten, ondorioz, urrezko domina eta Espainiako txapeldun titulua bereganatuz. Aipatu, hiru itzuliak banaka hartuta, onenak, Euskadikoenak izan zirela.

1.       EUSKADI  50,056 seg Urrea
Endika Mendizabal
Jokin Aranburu
Aratz Olaizola
2.       BALEAR UHARTEAK  50,721 seg  Zilarra
Xavier Canellas
Miguel Enrique Martín
Biel Mayans
3.       VALENTZIA  51,063 seg  Brontzea
Alejandro Martínez
Mikel Montoro
Oscar Pastor

             
            KEIRIN
Proba honetan Aratzek hartu zuen parte eta ez zuen zorte handirik izan. Sailkatze lasterketan, bere taldekidea Endika Mendizabal aurrena zihoalarik, Aratz txirrindulari batekin maldan gora lehian ari zela,beste txirrindulari batek aurrea hartu zion eta hirugarren iritsi zen helmugara, lehenengo biak sailkatzen zirelarik finalera eta ondorioz, finaletik at geratu zen.

                

1.       Mikel Montoro (Valentzia)  Urrea
2.       David Organbide (Nafarroa)  Zilarra
3.       Mario López-Astilleros (Gaztela-Mantxa) Brontzea

PUNTUAKETA
Azken proba honetan Jokin izan genuen. 60 itzuli, hau da 15km, 10 itzulitik behin esprinta. Lehen esprinterako itzuli bat falta zenean, erorketa izan zen tropelean, gureak salbu suertatu ziren baina proba gelditu egin zen. Eroritakoak zauri arinak izan zituzten baina belodromoko airean tentsioa eta urduritasuna zen nagusi.

Berriz ere  hasiera eman zitzaion probari, 10 itzuli eta esprint bat gutxiagorekin. Lehenengo esprinta Jokinek irabazi zuen baina ondoren, Balear Uhartetako Biel Pons delakoak, tropeletik alde egin eta itzuli bateko abantaila lortu zuen. Jokin bere aldetik, ahalegindu zen ihesten eta itzulia lortzen baina ezin izan zuen bere helburua bete.
Azken esprintean bigarren postuan iritsi zen baina ez zen nahikoa izan podiumera igotzeko.

1.       Biel Pons (Balear Uharteak) 28 puntu  Urrea
2.       Mario Junquera (Asturias) 12 puntu  Zilarra
3.       Cristian García (Murtzia) 10 puntu Brontzea

4.       Jokin Aranburu (Euskadi) 8 puntu




















No hay comentarios: