viernes, 16 de agosto de 2013

Zarauztarra Tx. K. E., aurten ere, Sta. Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietan

Urtero legez, larunbat gauean, Sta. Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietan, Joxe Mari Artetxeren omenezko XXIII. Txirrindularitza Kriteriuma antolatu zen Zarauztarra Txirrindularitza taldearen eskutik. Hiru kategoria lehiatu ziren: Kadete mutilak, Junior mutilak, eta Neskak, talde bakoitzak puntuaketa eta eliminazio probak eginez, eta tartean, esprint sorpresak ere saritzen zirelarik.


Kadeteetan etxekoak nagusitu ziren. Puntuaketan, Aratzek lehen postua eta Josebak hirugarrena lortu zituzten. Eliminazioan berriz, nagusitasun osoz, Aratz eta Jokin, eskutik helduta iritsi ziren helmugara, Jokinek eramanez garaipena eta Aratzek bigarren postua.

Juniorretan berriz, puntuazioan lehen itzulitik Caja Ruraleko Alex Aranburu aurreratu zen eta itzuli guztiak, ihesita, bakar bakarrik egin zituen. Eliminazioan ere garaile izan zen azken esprinta Aitor Olaziregi zumaiarrari irabaziz. Honela,  proba biak eta tarteko sari guztiak eraman zituen bere nagusitasunaren erakustaldi bikaina eginez. 

Nesken artean, eliteko Lointek taldeko Ane Usabiagak eliminazioa irabazi zuen eta Reyno de Navarrako Ainara Elbustok puntuaketa.

Emaitzak:

Kadeteak eliminazioa
1.Jokin Aranburu                      Zarauztarra
2.Aratz Olaizola                        Zarauztarra
3.Oier Ibarguren                     Atracciones Sanz
6.Joseba Uzkudun                    Zarauztarra

Kadeteak puntuaketa
1.Aratz Olaizola            Zarauztarra
2.Oier Ibarguren           Atracciones Sanz
3.Joseba Uzkudun        Zarauztarra
5.Jokin Aranburu          Zarauztarra

Juniorrak  eliminazioa
1.Alex Aranburu           Caja Rural
2.Aitor Olaziregi            Viveros San Anton
3.Gaizka Mayoz            Andoaingo
11.Asier Arana              Zarauztarra
15.Kepa Iribar               Zarauztarra

Juniorrak  puntuaketa
1.Alex Aranburu            Caja Rural
2.Aitor Olaziregi            Viveros San Anton
3.Julen Irizar                Sumofic
6.Asier Arana                Zarauztarra

Emakumeak  eliminazioa
1.Ana Usabiaga            Lointek
2.Irene Usabiaga          Lointek
3.Irati Otxoteko           Reyno de Navarra-WRC-Sese

Emakumeak  puntuaketa
1.Ainara Elbusto           Reyno de Navarra-WRC-Sese
2. Irati Otxoteko          Reyno de Navarra-WRC-Sese
3. Ana Usabiaga           Lointek

















No hay comentarios: