lunes, 27 de enero de 2014

ZARAUZTARRAKO JUNIOR TALDEA TXAPELDUN PISTAN

2014KO URTARRILAREN 26A

             
                 Zarauztarra txirrindulari taldeko junior mutilak izan ziren garaile pistako kluben Gipuzkoako txapelketan. Bi jardunaldik osatu dute txapelketa hau, eta bietan lortutako puntuak batuz, zarauztarrak izan dira irabazleak. Lau mutilek osatzen dute pistako Zarauztarra junior taldea: Aratz Olaizola, Jokin Aranburu, Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua.
                Igandean jokatu zuten bigarren jardunaldia. Gipuzkoako lau taldez gain, Asturiasko eta Portugalgo selekzioak izan ziren bertan. Portugalgo txirrindularien artean, Europako eta Munduko txapelketetan domina lortutakoak.

              
                Lehenengo jardunaldian zarauztarrak jaun eta jabe izan ziren bezala, bigarrengo honetan portugaldarrak garbi utzi zuten beraien nagusitasuna. Taldekako abiaduran, Daniar kanporaketan, Scratchean, puntuaketan, 500 metrotan eta Taldekako jazarpenean, hau da, ia proba denetan,  nagusi izan ziren. Hori bai, beraien atzetik lehena  zarauztarren bat, Jokin, Aratz edo taldea bera. Kanporaketa proba bakarrik irabazi zuten zarauztarrak, honetan Jokin izan zen garaile, atzetik bi portugaldar zituelarik.
               
                Esperientzi bezala oso interesgarria izan zen igandekoa. Portugalgo selekzioko kideekin lehiatzea luxu bat izan da gure mutilentzat, honelako mailako txirrindulariekin lehiatuz beti ikasten da zerbait.

              
                    Datorren larunbatean eta igandean, Otsailaren 1ean  eta 2an, goizez, banakako Gipuzkoako pista txapelketa jokatuko dute Anoetako belodromoan.  Ea zarauztarren batek lortzen duen txapela herrira ekartzea.

SAILKAPEN  OROKORRA
1.  ZARAUZTARRA       118 puntu
2.  PORTUGAL                84 puntu
3.  FULLGAS.COM         76 puntu
4.  ASTURIAS                  68 puntu


No hay comentarios: