lunes, 14 de abril de 2014

JOKIN ARANBURU HIRUGARREN ELGOIBARKO HELMUGAN

2014KO APIRILAREN 13A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
                Igande arratsaldean, Elgoibarren izan zuten zita Zarauztarra taldeko txirrindulariak. Giro ederrarekin irten ziren 92 Km zituen ibilbidea egitera, Elgoibartik Mendarora joan etorria, Deba bailaran Arrasateraino igo eta ondoren Debaraino jaitsi eta azkenik, Mutrikutik Kalbario mendatea gainditu eta Elgoibarren bukatu.

               
                Parte hartzaileak, 96 izan ziren, gehienak gipuzkoarrak, eta hauez gain, Gaztela eta Leondik etorritako hamabi txirrindulariz osatutako talde bat (Ferretería La Fuente).  Aipatzekoak dira azken hauek ze beraien eragina nabarmena izan zen karreraren garapenean.
                Lasterketa abiatu eta berehala hasi zen eguneko ihesaldia osatzen eta hamar kilometro egin orduko hamar txirrindulariz osaturiko taldea zihoan aurretik, horien artean Jokin Aranburu zarauztarra, eta besteak beste, Gaztela eta Leongo hiru txirrindulari gogotsu lanean ihesaldia gauzatu zedin.

              
                Atzetik, tropela bi zatitan egin zen, ihesitakoen ondoren 30 bat ziklistez osatutako taldea, horien artean Aratz Olaizola zarauztarra eta azkenik tropel nagusia, Joseba Uzkudun aiarra bertan zelarik.
                Ihesaldiak 50 segundoko aldea zuen Mutrikura iristean. Kalbario mendatean gora, Gaztela eta Leongo bi (Marcos Gonzalez eta Jorge Bueno) eta Jokin Aranburu aurrerantz joan ziren eta gaineko marran, Marcos Gonzalez izan zen lehena 10 segundoko aldearekin, Jokin bigarren pasa zelarik.

              
                Kalbario gainetik Elgoibarreraino, Jokinentzat ez zen batere erraza izan beste bi arerioekin lehiatzea, bat aurretik abantailarekin eta bestea bere gurpilean noiz nekatuko zen zain.  Azkenean, hirugarren helmugan, eta gustura egindako karrerarekin.

              
               Aratz Olaizolak, segidan zetorren taldeko esprinta irabazi zuen eta Joseba Uzkudun atzerago etorri zen baina ondo bukatu zuen ibilbidea. Kepa Iribar oraindik lesionaturik dago, baina hobera egin du eta ea lehenbailehen osatzen den eta berriz errepidean ikusten dugun.  


SAILKAPENA
1.Marcos Gonzalez (Ferretería La Fuente)       2:13:36
2.Jorge Bueno (Ferretería La Fuente)                16 seg
3.Jokin Aranburu (Zarauztarra)                         55 seg
12.Aratz Olaizola (Zarauztarra)                2 min 7 seg

48.Joseba Uzkudun (Zarauztarra)          5 min 54 seg




No hay comentarios: