martes, 8 de abril de 2014

JOKIN ARANBURU ETA ARATZ OLAIZOLA VALLADOLIDEN EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

2014KO APIRILAREN 6A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

             
                Zarauztarra Txirrindulari taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola Valladoliden izan ziren asteburuan, Memorial Ángel Lozano( III Trofeo Federación Valladolid) errepideko proba lehiatzen. Lehenengo aldia zen, Euskadiko errepideko hautatzaileak deitzen zituela. Orain artekoan pistako selekzioarekin ibiliak ziren eta esperientzi berri hau, oso interesgarria izan da txirrindulari gazte hauentzat.
                Espainiako hamabi autonomi elkarteetako selekzioak izan ziren bertan eta beste hainbat txirrindulari talde. Guztira 162 ziklista Valladolideko irteeran, 115Kmko ibilbidea aurrean zutelarik, tartean 3. mailako bost mendate, motzak baina tenteak.

               
                Jokinek eta Aratzek, ez zuten hainbeste kilometroko karrerarik inoiz egin, hala ere, ondo moldatu ziren tropelaren barnean joaten eta amaieran indarrak izan zituzten helmugako esprinta lehiatzeko. Ihesitako bost ziklista iritsi ziren lehen, Gaztela eta Leongo Pablo Benito buru zela eta ondoren, Jokin zazpigarren eta Aratz bederatzigarren helmugaratu ziren.

               
                Biak ala biak oso gustura geratu ziren egindako karrerarekin, zein ibilbide gogorra zen ikusita eta han ziren maila handiko txirrindulariekin lehiatu ondoren.

                Beste aldetik, Gipuzkoako asteburuko karrera, Deban izan zen. Zarauztarra Txirrindulari taldeko bat bakarrik izan zen bertan, Joseba Uzkudun, Kepa Iribarrek lesionaturik jarraitzen bai  du. 86Kmko ibilbidea izan zuten ia ehun ziklistak, Itziarko gaina bi aldeetatik gainditu behar izan zuten eta ondoren Mutrikuko Kalbario mendatea igaro, azkenik Deban amaitzeko. Ibilbide oso menditsua zela bistakoa da eta gainera ziztu bizian ibili ziren. Josebak lortu zuen proba amaitzea eta ez da gutxi. Irabazlea, Bazpi taldeko Xuban Errazkin izan zen.





 

No hay comentarios: