martes, 20 de mayo de 2014

ARATZ OLAIZOLA 4. SEGURAKO KARRERAN

2014KO MAIATZAREN 18A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
                Giro ederra eta beroa izan zuten Seguran elkartu ziren 86 txirrindulariak. Gipuzkoako mutilez gain, Bizkaia, Araba eta Iparraldetik etorritako talde bana izan ziren irteeran, 80 km zituen ibilbidea osatzeko prest. Lierniako gaina hiru aldiz gainditu beharrak eta bero handiak, asko gogortu zuen lasterketa.

             
              Lehen kilometroetan hasi zen ihesaldia gauzatzen. Oier Ibarguren (Atracciones Sanz) izan zen protagonista nagusia. Hasieran beste txirrindulari batzuekin batera ibili zen aurrealdean, pixkanaka lagunak galtzen joan zelarik bakarrik gelditu arte. Lierniako hirugarren igoaldia hasterako, 30 segundokoa zen abantaila, atzetik segika zuen zazpikotearekiko, Aratz Olaizola zarauztarra bertan zelarik. Atzerago, Jokin Aranburu beste talde batean zihoan eta tropelean  Joseba Uzkudun aiarra zetorren.

               
            Lierniako gainera iristerako amaitu zen Oierren ihesaldia, eta indarrez hoberen zeuden lau edo bost txirrindularien artean jokatu zuten garailea nor izan. Segurako helmugan, Dani Mayora (Ampo) izan zen lehena, Aratz Olaizola laugarren iritsi zelarik. Jokin Aranburu 17. heldu zen eta Joseba Uzkudun 32. Kepa Iribarrek ere parte hartu zuen karreran baina ez zuen ibilbide osoa amaitzea lortu.


Jokin Aranburu Palma de Mallorcan

                Valenciako belodromoan proba batzuk egin ondoren eta lortutako denbora onen ondorioz, Espainiako pistako hautatzaileak deituta, Zarauztarra taldeko Jokin Aranburu, aste betez Palma de Mallorcan izan da. Helburua, Europako pista txapelketarako prestaketa entrenamenduak gauzatzea izan da. Esperientzi aberasgarria izan dela aipatzen du zarauztar gazteak eta ekainean itzuli beharko duela Palma Arenako belodromora prestaketekin jarraitzeko. Hurrengo deialdian, Aratz Olaizolak ere esperientzi berria probatzeko aukera izango du.




No hay comentarios: