martes, 27 de mayo de 2014

Infantil eta alebinak Zarautzen eta Euskadiko txapelketan

  
Maiatzak 24ean, pasa den larunbatean, etxean, Zarautzen, jokatu zen lasterketa. Arratsaldeko 16:30tan alebinen lasterketarekin eman zion hasiera. Hauek, 6 itzuli eman zizkieten ibilbideari. Nesken podiuma honako hau izan zen: Nagore Lizarraga (Irunes), Irati Arteaga (Hernani) eta Naiara Blanco (Irunes) eta mutilena berriz, Beñat Carballeda, Iñaki Errazkin eta Asier Pozo, hirurak Buruntzazpi taldekoak.  
Alebinen ostean, infantilen txanda iritsi zen. 13 itzuli zituzten gazteak. Hasieratik eguneko ihesaldia sortu zen. Adrian Sorreluz Solorzano (Zarauztarra) eta Yeray Jimenez (Irunes) bikotea osatutakoa. Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko txirrindulariak lan bikaina egin zuten pelotoia kontrolatuz. Garaipena esprinean erabaki zen. Sorreluzek eraman zuen garaipena, urteko bigarrena hain zuzen ere. 


Haritz Erasun Etxaniz laugarrena helmugaratu zen. Taldeko hurrena, Mikel Uriarte Fernandez izan zen, 14garrena. Unai Uzkudun Zubeldia 16. postuan iritsi zen eta Iñigo Eizagirre Mujika hemezortzigarren. Infantilen podiuma honakoa izan zen: nesken aldetik, Ekhine Rivas (Allerru), Naia Urbieta (Zumaiako) eta Haizea Tizón (Irunes); eta mutilena, Adrian Sorreluz (Zarauztarra), Yeray Jimenez (Irunes) eta Beñat Felipe (Allerru).


Maiatzak 25, igandea, goizeko 10:00etan hasita, Euskadiko Txapelketa izan zuten gazteek Gasteizeko Gamarra parkean. Haritz Erasun Etxaniz, Adrian Sorreluz Solorzano, Iñigo Eizagirre Mujika eta Unai Uzkudun Zubeldia joan ziren ekitaldi zoragarri honetara. Izen-emateak egin ostean eta txirrinduak legea betetzen zutela begiratzean, lasterketa hasi zen. 
Ez zen lasaia izan. Erritmo bizia eraman zuten txirrindulari gazteak nahiz eta eraso asko egon lasterketa osoan zehar. 15 bat kilometroko lasterketa izan zen. Gerturatutakoak sekulako esprinta bizi izan zuten. Zarauztarra Txirrindulari Kirol Taldeko Erasunek, bigarren postuan amaitu zuen. Beraz, Gipuzkoako Txapelduna eta Euskadiko Txapeldunordea dugu zarauztarra. Sorreluz hogeitabatgarrena sailkatu zen. Eizagirre hogeitazortzigarrena eta Uzkudun hogeitahamaikagarrena. Lasterketa amaitzean, gymkanaren ordua iritsi zen. Ez zuten nahi esperoko lana egin. Taldeko abilena Eizagirre izan zen Uzkudun bertan zuelarik. Sorreluzek eta Erasunek, urduritasunak medio, ez zuten beraien maila ona erakutsi.

KADETEAK: Alex Garcia (39). Ander Zumeta (46). Beñat Arana (52).

HURRENGO ASTEBUKAERA: 

INFANTILAK: 2014/05/31. 16:30. Lasarte. Zirkuitoa.
KADETEAK: 2014/05/31. 11:00. Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa. 24,7km.
JUNIORRAK: 2014/05/31. 09:30. Alegia. Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa. 34,5km.
JUNIORRAK: 2014/06/01. 10:00. Anoeta. 89km

No hay comentarios: