martes, 17 de junio de 2014

Infantilek denboraldiari amaiera ederra

Infantilen 2014. urteko denboraldia pasa den larunbatean, hilak 14, amaitu zen. Zumaian izan zen denboraldiko azkeneko froga. Lasterketaren hasiera arratsaldeko 17:15 aldera hasi zen. Lasterketaren ibilbidea Beduako industrialdeari itzuliak emantea zen. Denera 10 itzuli eman behar izan zizkieten aipatutako zirkuitoari.

Haritz Erasun Etxanizek -egungo Gipuzkoako Txapelduna- azkeneko lasterketa bereganatu zuen. Bigarren postuan, Adrian Sorreluz Solorzano zarauztarra iritsi zen. Podiuma osatu zuena, Gaizka Gurrutxaga aizarnazabaldarra izan zen. Mikel Uriarte Fernandez gaztea hamargarren postuan sailkatu zen eta Iñigo Eizagirre Mujika, hamaikagarren. Hamazazpigarrena helmuga marra zeharkatzen, Unai Uzkudun Zubeldia izan zen.


Lerro hauen bitartez, bihotz bihotzez, hurrengo kolaboratzaile eta laguntzaileei eskerrak luzatu nahi dizkiegu: Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Urola Kostako Hitza, Zarautz Kirol Patronatua, Zarauzko Udaltzaingoa, Garrastazu Optika, Altuna Autoak, Manar Tailerrak, Arazi, Azanza Garajeak, Zufiria Garraioak, Gesalaga, Kebidek, Lukas, Serigrafia Zarautz, Zarautz Playa, Izarra Playa, Babesa Suzai eta Eko.Tx komunikazioa. Eskerrik asko!!

Datorren astebukaeran kadeteak eta juniorrak ikusteko aukera izango da:

KADETEAK: 
  • 2014/06/22. 10:30h. Agurain.

JUNIORRAK: 
  • 2014/06/20. 18:30h. Aia. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/21. 10:00h. Olaberria. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/22. 16:00h. Andoain. Gipuzkoako Itzulia.
  • 2014/06/23: 16:00h. Segura. Gipuzkoako Itzulia.

No hay comentarios: