lunes, 9 de junio de 2014

ARATZ OLAIZOLA BIGARREN ZARAUZKO XXVI. UDABERRI SARIAN

2024KO EKAINAREN 7A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

               
               Eguraldi espezialarekin ospatu zen larunbatean Zarauzko XXVI. Udaberri Saria. 65 txirrindulari bertaratu ziren, 78 km zituen ibilbide ederra bezain gogorra osatzeko helburuarekin. Proba honetan, Gipuzkoako mutilez gain, Bizkaiko eta Arabako talde bana eta Orthezeko frantziar batek hartu zuten parte . Meagako gaina, Garateko gaina, eta bukatzeko, Urtetan zuten helmuga jarrita. Ibilbide honekin, pentsatzekoa zen txirrindulariak sakabanatuta iritsiko zirela amaierara, eta hala gertatu zen.

              
             Meagako gainera iristerako eginda zen lehenengo selekzioa. 17 ziklistaz osatutako talde batek aurrera egin zuen tropeletik, hauen artean Aratz Olaizola zarauztarra eta astero lehen postuetan ibiltzen diren txirrindulari gehienak. Une honetatik aurrera, tropela erlaxatu egin zen, gero eta denbora gehiago galduaz ihesitakoekiko. Karrera aurrekoen artean lehiatuko zuten.

               
                 Bigarren selekzioa eta erabakigarria, nola ez, Garateko igoeran gertatu zen. Hiru txirrindularik egin zuten aurrera; Aratz Olaizola (Zarauztarra), Mikel Alonso (Andoaingo) eta Cyril Barthe (Orthezienne). Urtetako igoerak erabakiko zuen garailea nor izango zen, eta azkenean, hainbeste aldapa gainditu ondoren, esprintean, Cyril Barthe izan zen irabazlea, Aratz Olaizola bigarren helmugaratu zelarik.

             
                  Goraipatzekoa da Aratz Olaizolaren meritua, esprintetan oso ona zela bagenekien, baina azkeneko karreretako ibilbide menditsuetan izan dituen emaitzak ikusita,4.,4.,3., eta larunbatean bigarren, argi geratzen da denean oso ondo moldatzen dela eta sasoi puntu ederrean dagoela. Gipuzkoako juniorren rankingean lehen postura igo da karrera honen ondoren. Zorionak!!!
               Zarauztarra taldeko beste bi txirrindularik ere parte hartu zuten, Joseba Uzkudunek eta Kepa Iribarrek, biak ala biak amaitu zuten proba. Bestalde, Jokin Aranburu, Espainiako hautatzailearen esanetara, pistako entrenamenduak osatzen dabil Mallorcan, eta ezin izan zuen parte hartu.

             
                 Asteazkenean, ekainaren 11ean, arratsaldeko 19:15etatik aurrera,  Aizarnazabalen, Gipuzkoako Txapelketa Banakako Erlojupeko modalitatean lehiatuko dute Aratz Olaizolak eta Jokin Aranburuk.  Zorte on zarauztar bikoteari.
SAILKAPENA
1. Cyril Barthe (Orthezienne)                           2:03:04
2. Aratz Olaizola (Zarauztarra)                             db   
3. Mikel Alonso (Andoaingo)                                db  
32. Joseba Uzkudun  (Zarauztarra)          10min, 14seg

39. Kepa Iribar (Zarauztarra)                    10min, 58seg





No hay comentarios: