lunes, 26 de enero de 2015

JOKIN ARANBURU ETA ARATZ OLAIZOLA BORDELEN

2015EKO URTARRILAREN 25A

                
                  Zarauztarra txirrindulari taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola Bordelen izan ziren igandean. Gipuzkoako pistako hautatzaileak deituta, Neguko Amerikarraren Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten, Frantziako hiri honetako belodromoan. Bi zarauztarrez gain, parte hartzaile guztiak frantziarrak ziren eta jakina den bezala, hauek pistan duten kirol maila ez da makala.

               
                  Amerikar proba, baita ere madison izenez ezaguna, bikoteka lehiatzen da. Erreleboak emanaz, bitako bat karreran doa besteak atsedena hartzen duen bitartean, beti ere, pistari itzuliak ematen jarraituz. Pistan lehiatzen den probarik luzeena izaten da eta kasu honetan, junior mailan, 100 itzuli (25Km) bete behar izan zituzten txirrindulariak. Honez gain, 20 itzulitik behin esprintean puntuak jokatzen dira.

              
                    Zer esanik ez, proba hau konplikatua dela. Alde batetik oso nekagarria da eta bestetik arriskutsua ,bizikleta gidatzean abilezia handia eskatzen bai du, gehienbat erreleboak ematerakoan. Proba hau entrenatzeko onena lehiatzea denez, aukera ederra izan dute Bordeleko belodromo zoragarrian esperientzia duten txirrindulariekin.

               
             Aratz eta Jokin, bikote bezala, igandean lehiatu ziren estreinakoz amerikar proba batean. Txukun ibili ziren, hamar bikoteen artean bosgarren postuan amaitu zuten eta garrantzitsuena, ez zutela ezbeharrik izan.
                Amerikarraz gain, scratch eta puntuaketa probak ere lehiatu zituzten. Scratchean Jokinek 4. eta puntuaketan Aratzek 5. postuak lortu zituzten.

                Egindakoarekin gustura itzuli ziren, entrenatzen jarraitu eta honelako kirol maila handia dagoen tokietara itzultzeko gogoarekin.


No hay comentarios: