sábado, 30 de marzo de 2013

Errepidea: Juniorrak Azpeitia eta Antzuolan


Azpeitia, martxoaren 16a
193 txirrindulari abiatu ziren 84 km.tako lehiaketa honetan eta 102ek amaitu zuten. Gureak irteeran zeharo atzean kolokatu ziren, eta ez zuten lortu aurreratzerik. Azkotian bertan biraketetan asko
luzatu zen berez ere luzea zen pelotoia eta atzen gelditu zirenez, laster erretiratuak izan ziren zarauztar guztiak.
Sailkapena honela geratu zen:
  1. Ivan García Gijón Las Mestas 02:10:35
  2. Julen Irizar Sumofic-Igartua 02:10:46 11 seg.
  3. Jon Irisarri Limousin Cartonajes 02:12:03 1:17 min.

Antzuola, martxoaren 23a
176 txirrindulariek ekin zioten 81 km.tako ibilbideari abiada bizian eta 121ek amaitu. Asier gaixorik etxean geratu zen eta Kepa eta Oxel izan ziren soilik bertan. Hasieratik taldetxo bat aurreratu zen eta honela mantendu zen amaiera arte. Kanpotik etorritako taldeak nagusitu ziren orokorrean. Limousin batek eskuratu zuen 2.n postua, Gastronomia baskakoak 6.a,eta  Andoaingokoak 9.a, baina lehen hamar arteko gainontzekoak kanpotarrak genituen, hauen artean Castillo de Onda-koak nagusi, 1, 4, 7, 13, 14 postuak eskuratuz. Taldekako lehen postua beraiena izan zen, bigarrena Limousinena 34 seg.tara eta hirugarrena Specialized-F Alberto Contadorena 47ra. 
Sailkapena:
  1. Jaume Sureda Castillo de Onda 01:56:30
  2. Xabier San Sebastian Limousin Cartonajes 01:56:40 10 seg.
  3. Ivan García Gijón Las Mestas 01:56:47 17 seg.
  1. Oxel Zubimendi Zarauztarra 02:00:43 4:13 min.

No hay comentarios: