lunes, 25 de marzo de 2013

LIERNIKO MENDATEAK EZ ZUEN GARAILEA ALDATU


2013KO MARTXOAREN 23A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Larunbat goizean, giro ederrarekin, ekin zioten txirrindulariak Beasainen.
Herri honetako karreraren berezitasuna, Lierniko portua da, motza baina gogorra maila honetako neska mutilentzat, gehien bat lasterketa izanik.
Denera 57km, Beasaindik Ormaiztegira joan etorria, ondoren berdin Alegira eta azkenik Segura aldetik Lierniko mendatea igo eta Beasainera itzuliz, helmuga.
Beasaindik igarotzerakoan (bi aldiz) tarteko helmugako esprinta jokatu zuten, lehenengoan Aratz bigarren izan zen baina ondorioak ez ziren onak izan. Silina jaitsi zitzaion eta arazoa konpondu nahian denbora asko galdu zuen. Nahiz eta tropelera iristeko esfortsu handia egin, epaileek kanporatu egin zuten.
Alegirantz zijoaztela Nafarroatik etorritako Eneko Aramendiak-Quesos Albeniz-  tropeletik ihes egin zuen. Kilometro batzuk egin eta gero harrapatu zuten. Bigarren saiakeran Oier Ibarguren-A. Sanz- eta Luis Mª Garikano-Limousin- izan ziren, baina ez zuten asko iraun ihesirik. Zarauztarrako Joseba Uzkudun ere saiatu zen aurrera egiten baina emaitzik lortu gabe.
Garbi dago Oier Ibargurenek ez duela erraz etsitzen, eta behin eta berriz ahalegintzen da bakarrik joaten. Hala, Besaingo bigarren tarteko helmugan bera izan zen lehen eta beste bi txirrindulari lagun zituelarik, Aitor Martinez-Grosgreencenter-eta Eneko Villar-Quesos Abeniz-, eguneko ihesaldia osatu zuten.
              Tropelean ez da taldekako lan handirik egiten, banakako saltoak bakarrik, eta honela ihesaldikoak denbora asko hartu zuten, minutu ta erditik gora. Gauzak honela, aldapa hasi bezain laster, Oier bakarrik abiatu zen helmugarantz, atzetik bost edo sei txirrindulari hilaran zituela. Liernin gora “kaballito” egiteko denbora ere hartu zuen, pentsa nola dijoan mutil hau...
         






     Tropela aldapan gora hasterakoan, Unai Orbeak-A.Sanz- gogor ekin zion gora eta Jokin Aranburu zarauztarrak bakarrik heldu zion azpeitiarraren erritmoari. Hala ere, beranduegi zen lehenengoekin bat egiteko.


            Hirugarren aldiz jarraian, Oier azpeitiarra izan zen garaile. Helmugara, Jokin zazpigarren iritsi zen, Unairen aurretik esprintean. Minutu erdi bat geroago, 25 txirrindulariz osatutako tropelean gure taldeko Joseba Uzkudun heldu zen.


SAILKAPENA

1. Oier Ibarguren            Atracciones Sanz             1:35:17
2. Eneko Aramendia       Quesos Albeniz                 17 seg
3. Julen Umerez              Ulma                                  17 seg
7. Jokin Aranburu         Zarauztarra                     51 seg
27. Joseba Uzkudun       Zarauztarra          1 min 19 seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Atracciones Sanz                       4:48:01
2. Grosgreencenter                  1 min 6 seg
3. Inoxcra-Beasain                  1 min 10 seg

Testua: Xabi Aranburu
Argazkiak eta bideoa: Jon Lizarribar

No hay comentarios: