lunes, 22 de abril de 2013

EIBARREN TROPELETIK TIRAKA

2013KO APIRILAREN 21A


KADETEAK ERREPIDEAN

            Bigarren aldiz aurten, Eibarren izan zen gure txirrindulari kadeteen lasterketa. Giro freskoa baina eguzkitsuarekin irten ziren 124 neska mutilak, guztira 63 km egiteko asmoarekin. Nafarroako hiru bat talde ere izan ziren bertan.
            Irteera, beti bezala, oso bizia ete urduria izan zen. Elgoibarrera joan eta etortzerako tropeleko erdiak atzean gelditu eta kanporatuak izan ziren.

           
              Maltzagako bidegurutzea pasa eta Oñatirainoko bidea hartu zuten. Jokin eta Aratz ahalegindu ziren ihesten baina motzean lotzen zituzten. Saiakera asko izan ziren baina zaila zen alde egitea.

            
             San Prudentzio inguruan bi txirrindularik tartetxoa lortu zuten baina gure txirrindularien lanari esker Oñatira iristerako harrapatu zituzten. Momentu hortan, bost txirrindularik osatutako taldeak eguneko ihesaldia gauzatu zuen. Unai Orbea-A.Sanz-, Mikel Sarasola-Grossgreencenter-, Mikel Salaberria-Goifiber Godoy-, Carlos Ruiz-C.Erro y Eugui- eta Julen Umerez-Ulma- ziren bostekoa osatzen zutenak.
            Hemendik Eibarrerainoko bidean, ihesaldia eta tropelaren arteko borroka izan zen. Tropelean, zarauztarrak, naparrak eta besteren bat tiraka zirelarik, tartea hogei segunduraino jeistea lortu zuten baina ez ordea bostekoa harrapatzea. Soraluze parean, berrogei segunduko tartearekin, garbi geratu zen aurrekoak helmugara iritxiko zirela.

           
            Ihesaldian zihoan Mikel Salaberriak irabazi zuen. Zarauztarrak, nahiz eta tropelean tiraka denbora asko jardun, indarrez ondo iritxi ziren eta bostekoaren ondoren lehenengo postuak lortu zituzten.
           
            Josebak, gaixoaldia gaindituta, parte hartzera animatu zen. Oso ondo jarraitu zuen tropelaren abiada 50. kilometrorarte. Ondoren, nekea gailendu zitzaion eta ezin izan zuen besteekin batera proba bukatzerik izan. Zihur gaude, datorren astean Deban izango den lasterketarako benetan osaturik izango dugula.

SAILKAPENAK

1. Mikel Salaberria   Goifiber Godoy           1:33:40
2. Unai Orbea   Atracciones Sanz                        db
3. Carlos Ruiz   C. Erro y Eugui                          db
6. Aratz Olaizola   Zarauztarra                   50 seg
8. Jokin Aranburu   Zarauztarra                50 seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Atracciones Sanz    




No hay comentarios: