martes, 28 de mayo de 2013

Juniorrak. Limousin nagusi Elgoibarren

Elgoibarren zuten zita oraingoan txirrindulari juniorrek. 92 kilometrorako bideari ekin zioten, Elgoibartik Mendarora, Maltzagara itzuli eta Arrasatera, berriz itzuli eta Mutrikutik barrena Kalbarioak igo eta Elgoibarren amaitzeko.

6-8 lagun inguruko talde bat aurreratu zen, hauen taldera geroxeago lagun gehiago iristen joan ziren 23ko taldea osatu eta minutu t'erdiko pasata izaterainoko aldea izatera iritsiaz. Tartean genituen Oxel eta Asier.

Egia esan, karrera osoa izan zen nahiko nahastua, tropelean asko izan baitziren aurreko taldea harrapatzen saiatu zirenak. Mutriku bidean ordea, batzuk atzean geldituz joan ziren, tartean gureak, eta, behin kalbariora bidean, banaka edo talde txikitan heltzen ziren gora. Azkenean, Limousin izan zen erabateko garaile, podiumeko postu guztiak bereganatuz.  

Gureei dagokienez, lehen esan bezala, Oxel eta Asier ihesitako taldean ibili ziren. Oxel izan genuen taldeko lehena helmugan. Asierrek hemengo nekeaz gain bezperako BTT-ko jarduna ere bazuen. Kepa pelotoian txukun igo zen Kalbarion gora, baina jaisterakoan izterrean kalanbreak sentitu, eta ezinik iritsi zen helmugara. Hirurak iritsi zien behintzat aurreko asteetan ez bezala.


Sailkapena:
1. Jon Irisarri Limousin 02:11:51
2. Mikel Matxinea Limousin 02:12:22
3. Xabier San Sebastian Limousin 02:12:40
54. Oxel Zubimendi Zarauztarra 02:16:35
68. Asier Arana Zarauztarra 02:19:40
69. Kepa Iribar Zarauztarra 02:19:40

No hay comentarios: