martes, 28 de mayo de 2013

Alebin eta infantilak etxean

Etxean genituen joan den astean zarauztarrako txikienak. Hainbeste euri artean, eguraldia ere portatu zitzaigun eta giro polita izan genuen.

Alebinek, beti bezala hiru itzuli bete behar zituzten Aritzbataldeko zirkuituan. Guztiak ahal zuten guztia emanaz, lehia estua izan zen baina azkenean herriko partaide bakarra izan genuen garaile.



Sailkapena:
1. Iñigo Eizagirre Salbatore Mitxelena-Zarauztarra
2. Asier Pozo Axular lizeoa - Buruntzazpi
3. Iñigo Agiriano Axular Lizeoa - Fullgas

Neskak:
1. Naia Urbieta Zumaiako herri ikastola – Viveros San Anton
2. Nagore Lizarraga Txingudi ikastola – Opticas Bidasoa
3. Maddi Arizmendi Inmakulada ikastetxea - JOCC

Infantilek berriz, hamar itzuli bete behar zituzten. Berehala ihesi zuen hirukote batek, tarte handia lortuaz gainera, eta eutsi egin zion tarte honi amaiera arte. Gure taldeko Alex Garcia izan zen hauen bila irtenda ibili zena. Ia lasterketa osoa bakarrik egin zuen tropela eta ihesitakoen artean baina ez zuen lortu hauenganaino iristerik, laugarren postuan sartuz. Gainontzekoak, tiraka saiatu baziren ere, tropelean iritsi ziren.

Sailkapena:
1. Luken Carballeda Buruntzazpi
2. Beñat Garmendia Hernani
3. Xabier Hasparren Fullgas
4. Alex Garcia Zarauztarra
10. Beñat Arana Zarauztarra
11. Haritz Erasun Zarauztarra
12. Unai Uzkudun Zarauztarra
14. Adrian Sorreluz Zarauztarra
20. Ander Zumeta Zarauztarra

Neskak:
1. Eider Manzisidor Viveros San Anton
2. Naia Gabilondo Fullgas

No hay comentarios: