jueves, 30 de mayo de 2013

ZARAUZTARRAK ERREPIDEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

2013KO MAIATZAREN 25A

KADETEAK ERREPIDEAN

         
            Errepideko Gipuzkoako Txapelketa, Lazkaon izan zen joan den larunbatean.Kadete mailako 100 neska mutil elkartu ziren, 51 kilometroko ibilbide lauari ekiteko. Gure taldeko hirurak izan ziren bertan: Aratz, Jokin eta Joseba.
            Harritzekoa bada ere, euririk gabe irten ziren Lazkaotik. Herriari bi bira eman eta Alegiarantz zihoaztela ihesaldi ahaleginak izan ziren. Amezketa bidean, zazpi txirrindulariz osatutako taldetxo batek, segundu apur batzuetako abantaila hartu zuen tropelarekiko, hauen hartean Aratz eta Jokin zirelarik. Kilometro batzuetan zehar, lehia estua izan zuten aurrekoek tropelarekin, ihesaldia egonkortu ala ez, baina berriro Alegira itzultzerako, ihesaldikoak harrapatuak izan ziren.

           
            Lazkaora bueltan, bazirudien tropela bat eginda iritsiko zela, ez bait zegoen aldapa aipagarririk taldea apurtzeko, baina ez. Sei edo zazpi kilometro falta zirela, lehen urteko bi txirrindularik jo zuten atakea eta kilometro baten, 20 segunduko tartea lortu zuten tropelarekiko. Badirudi, besteak bukaerako indarrak gorde nahi zituztela eta hontaz baliaturik ihesitakoak helmugara hurbiltzen joan ziren.


Lazkaora iristeko bi kilometro gelditzen zirenean, aurtengo kadeterik indartsuena azaldu zen, hau da, Oier Ibarguren. Tropeletik salto egin, ihesitakoak harrapatu eta esprintean irabazle izan zen, Gipuzkoako Txapela bereganatuz.



Ondoren, tropeleko esprintean, lehen eta bigarren, Aratz eta Jokin izan ziren, hurrenez hurren. Joseba ere tropelarekin batera helmugaratu zen.
                                                                     

Datorren igandean, ekainaren 2an, Anoetako belodromoan, Euskadiko Pista Txapelketa ospatuko da. Han izango dira Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu duten guztia emateko prest. Zorte on Zarauztarrako txirrindulariei.
                                                                                 
SAILKAPENAK

1. Oier Ibarguren   Atracciones Sanz      1:16:23
2. Iker Imaz   Inoxcra Beasain                     db
3. Aitor Zurdo   Limousin                            db
5. Aratz Olaizola   Zarauztarra              4 seg         
6. Jokin Aranburu   Zarauztarra              db
59. Joseba Uzkudun   Zarauztarra            db

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Atracciones Sanz                  3:49:13
2. Inoxcra Beasain                       4 seg
3. Limousin Cartonajes                  db

5. Zarauztarra                              8 seg




No hay comentarios: