martes, 23 de julio de 2013

ARATZ GARAILE ORDIZIAN, HIRUGARREN ALDIZ JARRAIAN

2013KO UZTAILAREN 20A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
            Abiada hartu eta hirugarren karrera jarraian irabazi du Zarauztarra taldeko Aratz Olaizolak. Tolosa, Lezo, eta oraingo honetan Ordizia izan zen lekuko. Joseba Uzkudun ere bertan izan zen, eta lasterketa on bat egin ondoren, hamaikagarren helmugaratu zen.
          
  Ibilbideak 61 km zituen, gehien bat ordekatsua zen, Ordizia eta Alegia artean, baina bukaeran, Amezketatik Larraitzeko gainera igo behar izan zuten, ondoren jeitsi eta Ordizian amaitu.

           
             Ohikoa den bezala, hasieran, ihesaldi ahaleginak izan ziren, segundu batzuk hartuz tropelarekiko, baina benetako lehia Amezketatik Larraitzerako aldapan izan zen. Aratz Olaizola zarauztarra eta Unai Orbea azpeitiarra, nabarmendu ziren besteeen artetik. Biak igaro ziren lehenik Larraitzeko gainetik, Zaldibia aldera jeitsiaz. Zarauztarra taldeko Joseba Uzkudun aiarrak ere igoera ederra egin zuen, aurre aldean gaindituz mendatea.
            Zaldibiara iristerako, seikote bat osatu zen aurrean. Aratz Olaizola (Zarauztarra), Unai Orbea (Atracciones Sanz), Julen Umerez (Ulma), Rory Mellis (Gaursa Renault), Peio Manterola (Andoaingo) eta Luis Mª Garikano (Limousin). Beraz, hauen arteko bat izango zen garailea Ordiziako helmugan. Esprintean, Aratz Olaizola izan zan azkarrena.

            
           Joseba Uzkudun, bigarren taldean irisi zen, hamaikagarren postuan, denboraldiko lasterketa onena gauzatuz.


SAILKAPENA

1. Aratz Olaizola (Zarauztarra)   1:33:49
2. Julen Umerez (Ulma)   db
3. Rory Mellis (Gaursa)   db
11. Joseba Uzkudun (Zarauztarra) 18 seg

MENDIKO SAILKAPENA

1. Unai Orbea (Atracciones Sanz) 3 puntu

2. Aratz Olaizola (Zarauztarra)  2 puntu  





No hay comentarios: