martes, 23 de julio de 2013

JOKIN ARANBURUK GAZTETXOAK TORNEOA IRABAZI DU

2013KO UZTAILAREN 21A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Zarautzen hasi eta Zarautzen bukatu. Gaztetxoak torneoko 4. jardunaldia jokatu zuten gure taldeko txirrindulariak Arabako Sarrian. 1. jardunaldian, Zarautzen, Aratzek irabazi zuen liderraren maillota, Jokinek berreskuratu zuen azken egunean, berriro Zarautzera itzuliz.

           
             Ibilbide motza baina gogorra izan zuten Sarriara joan ziren 194 txirrindulariak. 46 km, ordekarik ez, dena zen gora eta gora, ederki sufritu zuten, Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Gipuzkoako neska mutil kadeteek.
          
  Sailkapen orokorrean, bigarren postua zen Jokinena, Eneko Aramendia (Quesos Albeniz) liderrarengandik 3 puntura, beraz, aukerak bazituen maillot preziatua lortzeko. Lana, benetan zaila izango zela garbi zegoen, baina jokatu beharra zegoen.
            Aratz Olaizola izan zuen luxuzko “gregario” moduan, eta biak ala biak, tropeleko gidari bezala, kontrolpean izan zuten taldea, ihesaldi ahaleginak deuseztuz. Hori bai, Eneko Aramendia liderra, Jokinen kurpilean zihoan uneoro.

           
           Azken aldapa eta kilometroetan, Jokinen esku gelditu zen bere bilakaera. Zituen azken indarrez baliatuz, aurreko taldean iristea lortu zuen, laugarren postua bereganatuz helmugan. Bere ondoren, Eneko, liderra, sartu zen.

            
           Gauzak honela, Eneko Aramendiarentzat izango zen torneoa, baina honek, etxean ahaztu zuen ditxosozko maillota, eta ezin izan zuen karreran zehar soinean eraman. Araudiak dioenez, derrigorrezkoa du liderrak maillota jantzita eramatea. Epaileek, arauak aplikatuz, 15 puntu kendu zizkioten Enekori eta Jokini jantzi zioten Gaztetxoak Torneoko garailearen maillota.

SAILKAPENA

1. Peio Manterola (Andoaingo)       1:14:30
2. Julen Umerez (Ulma)                      3 seg
3. Iñigo Landaluza (Campos-Elmet)   5 seg
4. Jokin Aranburu (Zarauztarra)           db  
33. Aratz Olaizola (Zarauztarra)        32 seg
35. Joseba Uzkudun (Zarauztarra)        db

GAZTETXOAK TORNEOA SAILKAPEN OROKORRA

1. Jokin Aranburu (Zarauztarra)   61 puntu
2. Iñigo Landaluze (Campos-Elmet) 52 puntu

3. Jon Gil (Vicinay Cadenas)   52 puntu


No hay comentarios: