miércoles, 17 de julio de 2013

TALDEKAKO ERLOJUPEKOA, GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ALEGIA

2013KO UZTAILAREN 13A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
          Hamazazpi talde elkartu ziren Alegian, taldekako erlojupekoa lehiatzeko. Txirrindulari eskola batzuk bina talde ere osatu zituzten, A eta B taldeak, baina hori ez da Zarauztarraren kasua. Gurean juxtu hiru txirrindulari ditugu kadete mailan eta errepidean ibiltzen direnak, hau da, gutxienekoa proba honetan parte hartzeko. Gainera hirurek iritsi behar dute helmugara, ze hirugarrenaren denborak balio du taldearentzat.

            
                       Ibilbideak 24,7 km zituen, Alegiatik Amezketara, ondoren Legorretaraino eta azkenik Alegian amaitu. Gogo eta ilusio guztiarekin irten ziren Zarauztarra taldeko Joseba Uzkudun, Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola. Hiru bakarrik izatean, erreleboa ematea sarri tokatu zitzaien. Erlojupeko proba ona egin zuten, dena eman zuten, baina talde hobeak ere izan ziren. Zarauztarrak bostgarren denbora honena egin zuten.                                                                           
            Andoaingo taldea izan zen garailea eta ondorioz Gipuzkoako Txapelduna, hori,  gutxienez taldeko bi mutilek erorketa izan ondoren eta bigarren zati ikusgarria bete ondoren.
Lehenengo zazpi taldeak, 42 segunduko tartean  sailkatu ziren, argi utziz beraien arteko berdintasuna.

SAILKAPENA

1. Andoaingo   35:56:40
2. Atracciones Sanz   19 seg
3. Limousin   25 seg
4. Ulma   33 seg
5. Zarauztarra   40 seg
6. Inoxcra   40 seg

7. Grosgreencenter   42 seg

No hay comentarios: