miércoles, 31 de julio de 2013

AZPEITIAN ERE, ARATZ LEHEN ETA JOKIN BIGARREN

2013KO UZTAILAREN 28A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
            Denboraldi honetan, behin baino gehiagotan errepikatu den emaitza izan zen igandekoa, Aratz Olaizola garaile eta Jokin Aranburu bigarren. Joseba Uzkudunen lasterketa bikainaren laguntzarekin, taldekako sailkapenean Zarauztarra izan zen lehena.
           
            Bero handiarekin ekin zioten 75 txirrindulari kadeteek, Gipuzkoako errepideko denboraldiko azken karrerari. Azkena eta behar bada gogorrena. Bai ibilbide luzeena zuelako, 72 km, eta bai mendaterik handiena zuelako, Iraetatik Etumetara.
            Lehen 48 kilometroak bete ondoren, 15 txirrindulariz osatutako talde bat, tropelarekiko bi minutu inguruko abantailarekin, Aizarnako aldapa igotzen hasi zen. Hauen artean ziren Zarauztarra taldeko Aratz eta Jokin.
Besteak beste, Oier Ibargurenek (Atracciones Sanz) eta Aratz Olaizolak (Zarauztarra) jarritako erritmoak, taldetxoa txikitzea eragin zuen.

           
             Aizarna igaro eta Santa Engrazira bidean, sei ziren aurrean jarraitzen zutenak;
Aratz eta Jokin (Zarauztarra), Oier Ibarguren (Atracciones Sanz), Julen Umerez (Ulma), Jokin Alberdi (Andoaingo) eta Luis Mº Garikano (Limousin).
            Ezustekoa izan zen, Oier Ibargureni indarrak amaitzea eta ondorioz atzean geratzea. Aldaparen bukaeran, Aratzek jo eta aurrera egin zuen. Jokin ahalegindu zen lagunarekin bat egiten baina beste guztiak atzean zeramatzala ikusiaz, etsi egin zuen bere ahaleginean, taldekoarentzat egokia ez zelako.

           
            Azpeitiko helmugara, Aratz iritsi zen bakarrik, garaipena lortuz. Ondoren, laukote jarraitzailearen esprintean, Jokin izan zen lehena. Josebaren sailkapen onak, lehenbiziko postua eman zion Zarauztarra taldeari.

            
            Errepideko kadeteen lasterketak amaituta, Azken Portuko gau kriteriuma izango dute hurrengo zita, abuztuaren 10ean, bertara inguratzen diren herritarren aurrean.
            Beste aldetik, badirudi, Espainiako Pista Txapelketa Irailean jokatuko dela, Madrilgo Galapagar belodromoan. Han izango dira Jokin eta Aratz, urtea oso ondo joan da beraientzat eta ea amaiera dotorea ematen dioten

SAILKAPENA

1. Aratz Olaizola (Zarauztarra)   1:57:57
2. Jokin Aranburu (Zarauztarra)   47 seg
3. Julen Umerez (Ulma)   db
17. Joseba Uzkudun (Zarauztarra)   6 min 3 seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Zarauztarra   6:00:41
2. Limousin   3 min 38 seg

3. Andoaingo   4 min 11 seg



No hay comentarios: