viernes, 16 de agosto de 2013

Kadete eta Juniorrak batera

Kadeteek,  denboraldia amaiturik,  juniorrekin probatzeko aukera dutenez, Joseba hasi da juniorrekin batera, estreinekoz Soraluzen izan delarik. Jokin eta Aratzek berriz, pistako entrenamenduei  ekin diote Espainiako txapelketarako prestatzeko.

Soraluzeko ibilbidea nahiko laburra zen, 74 km.takoa eta San Andres auzoko igoerarekin amaitzen zen. Berehala sortu ziren ihesaldiak. Asier izan zen hasieratik hauetan, eta 7. postuarekin amaitzea lortu zuen. Josebak ere egin zituen bere saiotxoak eta ondo amaitu zuen. Kepa lasaixeago ibili zen, baina helmugara iritsi zen hau ere. Oxelek berriz ez zuen parte hartu eta animatzen izan zen.


 Emaitzak honako hauek izan ziren:
1.Jon Madariaga                      Limousin
2.Mikel Alonso                         Andoaingo
3.Andoni Mateos                      Limousin
7.Asier Arana                          Zarauztarra
34.Joseba Uzkudun                Zarauztarra
57.Kepa Iribar                        Zarauztarra

Aurreko lasterketetan berriz, emaitzak aldakorrak izan ziren oso, postu onena Asierrek Aztirian lortutako 9. delarik.

Abuztuak 14ari dagokionez, Azkoitiko IV Jokin Ormaetxea sarian parte hartu zuten eta taldeko kadetea izan genuen bertan nagusi. Gainontzekoek zorte kaxkar xamarra izan eta lasterketa ez bait zuten amaitu, Asier ondo sentitzen ez zelako eta Kepa berriz, erorketa baten ondorioz. Josebak aldiz 33. amaitu  zuen, kadeteetako 5.  

Lasterketetako emaitzak:
1.Alex Aranburu                     Caja Rural
2.Joan Madariaga                   Limousin
3.Mikel Matxinea                    Limousin
33.Joseba Uzkudun               Zarauztarra

No hay comentarios: