lunes, 2 de junio de 2014

Infantil eta alebinak Lasarten

Joan den larunbatean, maiatzak 31, Donostialdeko txirrindulari gazteenak Lasarten izan ziren bertako lasterketan parte hartzeko. 

12 kilometroko ibilbide arriskutsuari aurre egin behar izan zioten, errepidearen baldintza kaskarrak tarteko. Hori dela eta, hainbat erorketa eman ziren ibilbidean zehar. 16:30ean hasi zen proba, alebinen eskutik. Kategoria honetan Asier Pozo izan zen garaile. 


Ondoren, infantilen txanda iritsi zen. Beste behin, Zarauztarra Kirol Elkarteko gazteek lasterketa bikaina burutu zuten. 

Haritz Erasun izan zen helmugaratzen lehena (denboraldiko zortzigarren garaipena du). Horren arira, nabarmentzekoa da Euskadiko Selekzioak zarauztar gaztea deitu duela datorren uztailean Jaenen ospatuko den Estatuko Txapelketan parte hartzeko. 

Adrian Sorreluz zarauztarrak hirugarren postua eskuratu zuen . Honek ere txalotzeko lasterketa burutu zuen.


Neskei dagokienez, alebinen proban Nagore Lizarragak lortu zuen lehenengo postua eta infantil kategorian, Naia Urbietak. Eguraldi ona lagun, herriko jende ugari hurbildu zen txirrindulari gazteak animatzera, baita azken hauen senitartekoak eta lagunak ere. 



Datorren asteburuan Lezon izango dira, ekainaren 7an, larunbata, 16:30tan. Kadeteek berriz, igandean Oñatin Euskadiko txapelketa lehiatuko dute, 59 km.tako ibilbidea burutuaz

No hay comentarios: