jueves, 5 de junio de 2014

DENENTZAKO TXIRRINDULARITZA

Ohikoa den argazki familiarrarekin amaitu zen ekitaldia

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak ekitaldi zoragarria antolatu zuen pasatako igandean. Hau dena ezin izango zen burutu gerturatutako eta parte-hartzaile ezindurik gabe. Lasterketa goizeko 9:30tan hasi zen Lege Zaharren Enparantzan txirrindulariek beraien izen-emateak egin ostean. Betebeharreko ibilbidea honako hau izan zen: irteera ofiziala Zarautzeko turismo bulego parean eman zitzaion. Getaria herriko noranzko aldaketa eta Maria Etxetxiki parean zarauztarrakoek kirolari hauentzako sortutako biribilgune artean egin zituzten beraien bueltak.

Lau modalitateko txirrindulariak eduki genituen; handbike, triziklo, tándem-a eta bizikleta modalitatekoak hain zuzen ere. Kirolari hauek beraien habilezia eta gainditzeko grina erakutsi zuten N-634 bitartean.

Trizikloko modalitatean, Munduko Txapelketa birritan irabazita duen eta Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteko lagun handia den Aitor Oroza Flores gertutik jarraitzeko aukera izan zuten bertaratutako ikus-entzuleak. Hasieratik bukaera arte lasterketa dominatu zuela esan beharra dago. Beraz, beste behin ere, Euskadiko Txapelduna bihurtu zaigu bizkaitarra. Bigarren tokian, Ricardo Jesus Moreno Remon iritsi zen turismo bulego parean kokatu zen helmugara. Aipatu ere, Ricardo Jesus Moreno Remonen urtebetetze eguna zela eta Lege Zaharren Enparantzara gerturatuko danak Zorionak kanta abestu ziotela. Hirugarrena, Dordoka Kirol Elkarteko Aitor Garciarena Etxeberria izan zen. Hirurak ere, urtero izan ditugu Zarautzeko kaleak alaituz Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatutako ekitaldi honi esker.

Bizikletako modalitatean, garaipenak Munduko Txapelduna den Amador Granados Alcortarena izan zen. Garaipena eskuratzeko hautatzaile nagusiena zenez -urtero Txapela jantzi du-, une oro oso kontrolatuta egon zen lasterketa osoan. Bigarrena amaitzen, Guillermo Prieto Hortelano izan zen eta hirugarrena helmuga marra zeharkatzen, hiru aldiz Munduko Txapelduna izandako venezolarra izan genuen, Victor Hugo Garrido Marquez.

Handbike modalitatean podiuma honako hau izan zen: lehenengo postuan, Rotaru (Sport La Vall), bigarrena helmuga marran Martin Berchesi Mancione (Handbike Barcelo) izan genuen eta podiuma osatzeko, Diego Ballesteros Cucurull (Barbastro).

Tandemeko modalitatean, zarauztarrak diren Josu eta Jose Angel Arroitaonandia anaiak, bigarren postu zoragarriari eusti zioten. Larunbat arratsaldean Andoainen jokatutako erlojupekuan, bigarren amaitu zuten forma onean daudela adieraziz. Txapela Lezora joan zen, Juan Luis Estensoro Lasa eta Jose Maria Lekuona Eizagirre bikoteak buru gainean ipinita hain zuzen ere. Hirugarren tokian, Pedro Gonzalez Cintero eta Sebastian Mancisidor Arana kokatu ziren. Bikote hau ere Lezotarra da.




No hay comentarios: