lunes, 25 de agosto de 2014

JOKIN ARANBURU ETA ARATZ OLAIZOLA PISTAKO ESPAINIAKO TXAPELDUN, TALDEKAKO ABIADURA PROBAN

      2014KO ABUZTUAREN 20TIK-22RA



             Pasa den astean, Pistako Espainiako Txapelketak ospatu dira Madrilgo Galapagar belodromoan. Kadete, Junior eta Elite mailako txirrindulariak lehiatu dute, Espainiako hainbat komunitatetako  selekzioak ordezkatuz.



 Zarauztar bikoteak eta Onditz Urruzmendi Igeldotarrak osatu zuten taldekako abiadura probarako Euskadiko junior hirukotea eta sailkapenean denbora onena egin ondoren,  finalean Balear taldea gaindituz, urrezko domina eta Espainiako Txapeldun titulua bereganatu zuten. Hirugarren urtea da jarraian, proba honetan urrea lortzen dutela, aurreko bietan kadete mailan eta oraingoan junior mailan.


Taldekako Jazarpenean (4 Km), Jokin Aranburu, Aratz Olaizola, Gorka Etxabe (Aizarnazabal) eta Xabi Díaz (Bizkaia) izan ziren Euskadiko Taldea osatu zuten txirrindulariak. Nahiz eta sailkapenean denborarik onena lortu, finalean, ezin izan zuten Balear taldea gainditu eta ondorioz, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuten.


Jokin Aranburu bere aldetik, Scratchean, azpi-txapeldun izan zen zilarrezko domina lortuz eta kilometroko proban, hirugarren denborarik onena egin zuen, brontzezko domina bereganatuz. Banakako Jazarpenean (3 Km), 5. izan zen.



Aratz Olaizolak eta Gorka Etxabek osatu zuten  Madison probarako  Euskadiko bikotea. Arazo mekanikoekin hasi zuten proba eta azkenean 5. Postua lortu zuten. 






         

No hay comentarios: