miércoles, 21 de enero de 2015

JOKIN ARANBURU 2014-15 GIPUZKOAKO PISTA SARIAREN GARAILE

2015EKO URTARRILAREN 17A

               

                Gipuzkoako Pista Sariaren azken jardunaldia, hau da bederatzigarrena, pasa den larunbatean lehiatu dute Donostiako Anoetako belodromoan. Gazte mailan, Zarauztarra txirrindulari taldeko Jokin Aranburu izan da, bi hilabete hauetan puntu gehien pilatu dituen txirrindularia, eta ondorioz, sariaren irabazlea. Lehiaketa honetan, erregulartasunak zabaltzen du garaipenaren bidea, eta halaxe izan da, jardunaldi guztietan parte hartuz eta probetan lehen postuetan sailkatuz lortu du gazte zarauztarrak sari hau bereganatzea.


               
             Aratz Olaizolak laugarren amaitu du, lehen postuetan ibili da ia bukaera arte baina gaixoaldi batek, podiumetik kanpo utzi du. Joseba Uzkudun aiarra, sailkapenaren erdi aldean kokatu da (26.), ezin izan ditu jardunaldi guztiak lehiatu baina txirrindulari denentzat bezala, aurre denboraldia prestatzeko balio izan dio.

               
                Kadete mailan, Zarauztarra txirrindulari taldeak, hiru mutil izan ditu pistan: Ander Zumeta , bigarren urtekoa, eta Adrián Sorreluz eta Gaizka Gurrutxaga (Aizarnazabal) lehenengo urtekoak.

                
                 Ander Zumeta aurreko postuetan ibili da eta 14. bukatu du, esprint ona du eta horretaz baliaturik lortu ditu puntu asko. Adrianentzat eta Gaizkarentzat lehenengo esperientzia izan da pistan, bizikleta berezira egokitu eta belodromoko maldetan oreka mantentzea izan da beraien lehen ikasgaia eta ongi gainditu dute proba. Sailkapenean, Gaizkak 22. eta Adrianek 34. amaitu dute. Hauentzat ere, martxoan hasiko den errepideko denboraldi berria prestatzeko baliagarria izan zaie pistako esperientzia.



              
                Junior mailara itzuliz, zein ondo ibiltzen diren ikusirik, pistako Gipuzkoako hautatzaileak  Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola deitu ditu, datorren igandean Bordeleko belodromora joateko, madison (amerikarra) proba lehiatzera. Binaka jokatzen da proba hau eta ikasteko onena jardutea denez , esperientzi aberasgarria izango da bikote zarauztarrarentzat.

                Bestaldetik gogoratu, bai kadeteek eta baita juniorrak ere, urtarrilaren 31ean eta otsailaren 1ean, Gipuzkoako Txapelketa lehiatuko dutela Anoetako belodromoan, bi egunetan goizeko 10:00etan hasita. Lehenengo egunean banakako jazarpena izango dute eta bigarrenean keirin eta puntuaketa proba. Zorte on zarauztarrei.   

No hay comentarios: